Txalaparta herri bizitzaren erdigunera ekarri zuen Jexux Artze Kultur Elkarteak larunbatean antolaturiko jaialdiak. Mikel Laboa plazan abiarazi zuten eguna musika instrumentu horretara nahi bezainbeste gerturatu, ukitu eta probatzea ahalbideturiko herri erromeriarekin.
Hitzordu huraxe izan zen abiapuntua, gerora Saizar sagardotegira kalejira bidez hedatu zutena. Irudiotan duzuen musikari taldeak eraman zuen Txalaparta Festa aipatu Kalezarko sagardotegira eta han antolatua zuten 40 bat lagun bildutako bazkariari, nola ez, txalaparta doinuen artean egin zioten harrera.
Musika instrumentu joleen artean erreferentziazkoak diren bi sendi batu zituen uneak; Zuaznabar eta Zabalegi familiak hain zuzen. Irudiotan dituzue txalaparta jo zuten unean. Bide beretik, otordua musika instrumentu berarekin girotu zuten. Txalaparta jotzeko aukera librea izan zen, goiz partean Mikel Laboa plazan egin bezalaxe.