Herri erdiguneko txoko ezberdinetara hedatu zuen Jexux Artze Kultur Elkarteak larunbateko Txalaparta Festa. Goizean, Mikel Laboa plazan eginiko herri erromeriarekin hasitako jaialdia, arratsaldean ospakizun ibiltarian bilakatu zuten.
Artzabal eta Mikel Laboa plaza lotu zituen hitzorduak, Juan Mari Beltran eta kideen Dema plazako azken kontzertuaren aurretik. Izan ere, bi talde aritu ziren nor baino nor erakustaldi ederragoa eskaintzen. Malkoak TX eta Talka izenekoak.
Artzabalgoan, aita-semeak ziren saioa eskaini zutenak. Mikel Laboa plazakoan, plazari izena ematen dion sortzaile handia eta Artze anaiak oroitu zituzten. Izan ere, kontzertu ibiltarion arratsaldea Txoria Txori abestuz eta kantaren erritmora txalaparta joz amaitu zuten.