Txalaparta Festa

Artzetarrak gogoan hartu zituen Juan Mari Beltran eta kideen emanaldi ederrak

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 19a, 11:17

Juan Mari Beltran eta bere taldeak amaiera ezin ederragoa eman zion larunbat iluntzean, Jexux Artze Kultur Elkarteak antolaturiko Txalaparta Festari.

Ttakun hotsek bere "une gorena," nolabait esatearren, larunbat iluntzean hartu zuten. Ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, Juan Mari Beltran eta kideek eskainitako kontzertu ederrarekin amaitu zen Jexux Artze Kultur Elkarteak urriaren 18an egun osoan zehar antolaturiko Txalaparta Festa.

Joandako hainbat lagun gogoan hartu zituzten, tartean Artzetarrak, emanaldian oso presente egon zirenak. Material ezberdinekin, modu desberdinetan nahiz instrumentu gehiago eta ahotsa lagun zituela txalapartari gorazarre ederra egin zioten Dema plazara joandakoek.