Hirugarrenez kaltetu zuten hilabete hasieran, DYAk Munalurran duen egoitzako ikasgela. Biharamunean, Udalak behin-behinean ixtea erabaki zuen duela urtebetetik iraunkorki, egunero zabalik den gunea eta erabiltzaileekin bilera deitu zuen.
Bilera horretan, orain arte hartu gabeko neurriak hartzeko asmoa agertu zuten eta asmo hori betetzera doaz orain. Izan ere, urriaren 7az geroztik itxita egon da ikasgela hau, udal-brigadak azken kalteak konpontzeko. Itxialdia hain zuzen, "lehendik zeuden akatsak konpondu eta guztia pintatzeko" baliatu du Udalak.
Giltza beharrezkoa
Aipatu moduan, astelehen honetatik, urriaren 20tik aurrera ireki asmo dute berriz, iragan 2024ko urriaren 15az geroztik egin duten moduan, astelehenetik igandera, 08:00-22:00 artean. Baina bertara sartzeko aldaketa esanguratsu bat izango da; giltza beharko da. "Sutegi liburutegian jarriko diren eskaera orrien bidez" eskatu ahalko dira giltzok. "Horrekin batera, araudi bat prestatuko du udalak, eta erabiltzaileei helarazi, giltza ematearekin batera. Ikasketa beharrak bukatutakoan soilik itzuli beharko da giltza".
Liburutegiko ordutegitik kanpo, Udaltzaingoan ere ikasgelako giltza eskatu ahalko dela ohartarazi du Udalak. Bi udal zerbitzuotako ordutegiak honako hauek dira:
Sutegi liburutegiaren ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30.
Larunbatetan: 10:00-13:00.
Udaltzaingoaren ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 07:30-21:00
Larunbatetan: 09:00-21:00
Igandetan eta jaiegunetan: itxita.