20 euro ordaindu eta 30 eskuratu. Hortxe, Hurbilago elkartetik aurtengoan ere martxan jarritako bonu erosketa bonuen kanpainaren ardatza, 10 euroko deskontua aplikatzen duena. Gaurtik, urriaren 20tik aurrera indarrean izango da.
Aurreko urteetan egin izan duten moduan, bi modutan eskuratu ahalko dira, pertsona bakoitzak hiru bonu gehienez. Astelehen eta astearte honetan, urriaren 20an eta 21ean hurrenez hurren, presentzialki erosi ahalko dituzue. Horretarako, Potxoeneara jo beharko duzue. Hurbilagok herritarron eskura jarriko du erosketa-bonuen erdia.
Beste erdia, aldiz, nahiz presentzialki saldu gabekoak, asteazkenetik, hilaren 22tik aurrera aldiz, telematikoki eskuratu ahalko dira gertuago.eus atarian. Erabili aldiz, biharamunetik, ostegunetik, urriaren 23tik aurrera baliatu ahalko dira herriko saltokietan abenduaren 31ra arte. "Babestu bertako merkataritza!", egin dute gonbita Hurbilagotik.
Segidan dituzue kanpaina honi lotutako xehetasunen berri:
Hurbilagoren erosketa-bonuen kanpaina berria
Urriak 20, astelehena
12:00-14:00 / 16:00-18:00 Potxoenean eskuragarri (erosketa-bonuen erdia).
Urriak 21, asteartea
17:00-19:00 Potxoenean eskuragarri.
Urriak 22, asteazkena
16:00etatik aurrera, telematikoki eskuragarri erosketa-bonuen erdia eta aurreko bi egunetan presentzialki saldu gabekoak gertuago.eus web orrialdean.
Urriak 23-abenduak 31
Erosketa-bonuak erabiltzeko aukera herriko saltokietan.
Erosketa-bonuen kanpainan parte hartuko duten saltokiak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Ane ile-apaindegia, Arruti harategia, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, Intza ile-apaindegia, Iratze Natur Denda, Laurok Liburu-Denda, Lizardi Liburu-Denda, Lurda Mertzeria, N.I Ile-Apaindegia, Otar-Goxo eta Usurbil Optika.
Antolatzailea: Hurbilago elkartea.