Ekitaldi ziklo oparoa, 20. urtemuga betetzear duen Sutegi udal liburutegiaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 20a, 09:16

Bi hamarkadako ibilbidea osatzear du Sutegi udal liburutegiak. 20. urtemugarako ekitaldi berezia eta eskaintza zabalagoa prestatu dute azaroa amaitu arte.

Sutegi udal liburutegiaren eskaintza
Urriak 22, asteazkena
19:00
Gaztelerazko solasaldia, Ana Merinok zuzendurikoa. Lucia Berlinen “Manual para mujeres de la limpieza” ipuin liburuko lau ale hartuko dituzte ahotan: “Lavandería Ángel”, “Macadán”, “Manual para mujeres de la limpieza” eta “Punto de vista”. Aipatu liburuaren hainbat ale eskuragarri dituzue liburutegian bertan.

Urriak 27, astelehena
17:30
Irati Goikoetxearen “Nor” liburuari buruzko irakurketa-solasaldia 11 urtetik gorakoentzat Sutegi udal liburutegian.
Oharra: liburuen aleak eskuragarri dituzue liburutegian.

Azaroak 7, ostirala
19:00-20:00
Sutegi Liburutegiaren 20. urtemugako saio berezia: “Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen historian zehar” ikuskizuna, Susana Cencillo soinujolearen eta Garazi Kamio idazlearen eskutik.

Azaroak 12, asteazkena
18:00-18:45
Miriam Mendozaren ipuin kontaketa 2-3 urtekoentzat liburutegian. Haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute.

Azaroak 19, asteazkena
18:00-18:50
Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa 4-5 urtekoentzat.

Azaroak 22, larunbata
11:30-13:00
Idazketa tailerra (gazteleraz), Ana Merinoren eskutik. Izen-ematea liburutegian.

Azaroak 24, astelehena
18:30-19:30
Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik, Nafartarrak taldekoekin lankidetzan.

Azaroak 26, asteazkena
18:00
Pello Añorgaren ipuin kontaketa 6 urtetik gorakoentzat.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.