Hurbilagoren erosketa bonuak Potxoenean eskuratzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 21a, 08:18

Astelenen honetan abiarazitako Hurbilago elkartearen erosketa bonuen kanpainak segida izango du gaur. Astearte arratsalde honetan ere Potxoenean eskuratu ahalko dira aipatu bonuok, bihartik aurrera telematikoki.

20 euro ordaindu eta 30 eskuratu. Hortxe, Hurbilago elkartetik aurtengoan ere martxan jarritako bonu erosketa bonuen kanpainaren ardatza, 10 euroko deskontua aplikatzen duena. Atzotik martxan honetan da.

Aurreko urteetan egin izan duten moduan, bi modutan eskuratu ahalko dira, pertsona bakoitzak hiru bonu gehienez. Astelehen honetan bezala, gaur, urriaren 21ean ere presentzialki erosi ahalko dituzue. Horretarako, Potxoeneara jo beharko duzue. Hurbilagok herritarron eskura jarriko du erosketa-bonuen erdia.

Beste erdia, aldiz, nahiz presentzialki saldu gabekoak, asteazkenetik, hilaren 22tik aurrera, telematikoki eskuratu ahalko dira gertuago.eus atarian. Ostegunetik, urriaren 23tik aurrera baliatu ahalko dira herriko saltokietan abenduaren 31ra arte. "Babestu bertako merkataritza!", egin dute gonbita Hurbilagotik.

Segidan dituzue kanpaina honi lotutako xehetasunen berri:

Hurbilagoren erosketa-bonuen kanpaina berria
Urriak 21, asteartea
17:00-19:00 Potxoenean eskuragarri.

Urriak 22, asteazkena
16:00etatik aurrera, telematikoki eskuragarri erosketa-bonuen erdia eta aurreko bi egunetan presentzialki saldu gabekoak gertuago.eus web orrialdean.

Urriak 23-abenduak 31
Erosketa-bonuak erabiltzeko aukera herriko saltokietan.

Erosketa-bonuen kanpainan parte hartuko duten saltokiak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Ane ile-apaindegia, Arruti harategia, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, Intza ile-apaindegia, Iratze Natur Denda, Laurok Liburu-Denda, Lizardi Liburu-Denda, Lurda Mertzeria, N.I Ile-Apaindegia, Otar-Goxo eta Usurbil Optika.

Antolatzailea: Hurbilago elkartea.