Hitzordu bikoitza asteburuan, Salbatore elizako ondareaz gozatzeko. Hasteko, ostiralean, hilaren 24an, organo kontzertua antolatu du Organoaren Lagunak taldeak arratsaldeko 19:30etan Salbatore elizan. Mikel Ansola Garitagoitiak kontzertua eskainiko du.
Biharamunean, urriaren 25ean, bestalde, organo erakustaldia egin eta elizako ondarea hobekiago ezagutzeko aukera eskainiko du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Izan ere, abendura arte plazaratua duen programazioaren baitan, aipatzekoak dira hiru bisita gidatu, Europako Ondarearen Jardunaldien testuinguruan txertatu dituztenak.
Hain zuzen, Ondarearen Europako Jardunaldien hamargarren edizioa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eragile gehiagorekin lankidetzan herrialde mailan, urria eta azaroa parterako. Aurtengoan, arkitektura izango du ziklo horrek. 123 ekintza programatu dituzte guztira 37 udalerrietan. Haietatik hiru, aipatu moduan, Usurbilen, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren eskutik. Lehenengoa, iragan igandean Ugarte baserritik Egiluze baserriraino eginiko bertso-ibilaldia izan zen. Bigarrenik, larunbat honetan, Salbatore Eliza, bertako ondarea ezagutzeko bisita gidatua antolatu da organo erakustaldiarekin eta, azkenik, 1936ko "Gerraren Memoria Ibilbidea" izenekoa ere osatzeko aukera izango da azaroaren 8an.
650 Usurbil Bizi: bisita gidatuak
Urriak 25, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.
Urriak 29, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Urriak 31, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Azaroak 8, larunbata
11:00-12:15 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua.
Azaroak 9, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Azaroak 22, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia (erdaraz).
Azaroak 26, asteazkena
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 8, astelehena
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Abenduak 19, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus