Hainbat ibilgailuren arteko istripua A8 autopistan

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 22a, 07:00

Asteazken goizeko 8:00etarako minutu gutxi falta zirela istripua izan da A8 autopistan Aginaga parean.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da asteazken goiz honetan, urriaren 22an, A8 autopistan 8:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirenean. Trafiko Zuzendaritzak berak duen gertakarien mapak adierazitakoaren arabera, Aginaga parean gertatu da, Donostiarako noranzkoan. Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da 30. kilometroan.

Ezbeharrak bost bat kilometrotako ilara eragin du. Adi ibiltzeko deia egin dute. Trafiko Zuzendaritzari buruzko informazio gehiago bideotatik jaso daiteke:
011 telefono zenbakia
trafikoa.euskadi.eus
x.com/trafikoaEJGV