20 euro ordaindu eta 30 eskuratu. Hortxe, Hurbilago elkartetik aurtengoan ere martxan jarritako bonu erosketa bonuen kanpainaren ardatza, 10 euroko deskontua aplikatzen duena. Astelehenaz geroztik martxan da kanpaina hori.
Aurreko urteetan egin izan duten moduan, bi modutan jarri dituzte eskuragarri. Astelehen eta astearte honetan presentzialki erosi ahal izan dira Potxoenean. Hurbilagok herritarron eskura jarri du erosketa-bonuen erdia. Beste erdia, asteazken honetan, urriaren 22an, arratsaldeko 16:00etan eskainiko ditu telematikoki gertuago.eus atarian. Beste erdia aipatu moduan eta baita Potxoeneko salmentako soberakinak, halakorik balego.
Pertsona bakoitzak hiru bonu erosi ahalko ditu gehienez. Ostegunetik, urriaren 23tik aurrera baliatu ahalko dira herriko saltokietan abenduaren 31ra arte. "Babestu bertako merkataritza!", egin dute gonbita Hurbilagotik.
Segidan dituzue kanpaina honi lotutako xehetasunen berri:
Hurbilagoren erosketa-bonuen kanpaina berria
Urriak 22, asteazkena
16:00etatik aurrera, telematikoki eskuragarri erosketa-bonuen erdia eta aurreko bi egunetan presentzialki saldu gabekoak gertuago.eus web orrialdean.
Urriak 23-abenduak 31
Erosketa-bonuak erabiltzeko aukera herriko saltokietan.
Erosketa-bonuen kanpainan parte hartuko duten saltokiak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Ane ile-apaindegia, Arruti harategia, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, Intza ile-apaindegia, Iratze Natur Denda, Laurok Liburu-Denda, Lizardi Liburu-Denda, Lurda Mertzeria, N.I Ile-Apaindegia, Otar-Goxo eta Usurbil Optika.
Antolatzailea: Hurbilago elkartea.