Astero hitzordu bat gaurtik, 20 urte betetzear dituen Sutegi udal liburutegiaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 22a, 10:17

Bi hamarkadako ibilbidea osatzear du Sutegi udal liburutegiak. 20. urtemugarako ekitaldi berezia eta astero ekintzaren bat programatu dute orain hasi eta urte amaierara arte.

Solasaldiak, ipuin kontaketak edota liburu aurkezpenak antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak datozen asteotarako. Gaur hasi eta urte amaiera aldera arte, astero ekintzaren bat antolatua du. Momentuz, azaroa amaierara arte antolaturiko eskaintza plazaratu dute. Tartean, aipagarria, 20 urte beteko dituela Sutegik hilabete hasieran. Urtemugaren harira, ekitaldi berezia programatu dute liburutegian bertan:

Sutegi udal liburutegiaren eskaintza
Urriak 22, asteazkena
19:00
Gaztelerazko solasaldia, Ana Merinok zuzendurikoa. Lucia Berlinen “Manual para mujeres de la limpieza” ipuin liburuko lau ale hartuko dituzte ahotan: “Lavandería Ángel”, “Macadán”, “Manual para mujeres de la limpieza” eta “Punto de vista”. Aipatu liburuaren hainbat ale eskuragarri dituzue liburutegian bertan.

Urriak 27, astelehena
17:30
Irati Goikoetxearen “Nor” liburuari buruzko irakurketa-solasaldia 11 urtetik gorakoentzat Sutegi udal liburutegian.
Oharra: liburuen aleak eskuragarri dituzue liburutegian.

Azaroak 7, ostirala
19:00-20:00
Sutegi Liburutegiaren 20. urtemugako saio berezia: “Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen historian zehar” ikuskizuna, Susana Cencillo soinujolearen eta Garazi Kamio idazlearen eskutik.

Azaroak 12, asteazkena
18:00-18:45
Miriam Mendozaren ipuin kontaketa 2-3 urtekoentzat liburutegian. Haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute.

Azaroak 19, asteazkena
18:00-18:50
Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa 4-5 urtekoentzat.

Azaroak 22, larunbata
11:30-13:00
Idazketa tailerra (gazteleraz), Ana Merinoren eskutik. Izen-ematea liburutegian.

Azaroak 24, astelehena
18:30-19:30
Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik, Nafartarrak taldekoekin lankidetzan.

Azaroak 26, asteazkena
18:00
Pello Añorgaren ipuin kontaketa 6 urtetik gorakoentzat.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.