Gau Beltza

Kalabazak apaintzeko tailerra

Erredakzioa 2025ko urr. 13a, 19:05

Kalabazak edo arbiak margotu edota argitzeko ohitura aspaldikoa da. Halloween delakoa guregana iritsi aurretik, Euskal Herriko hainbat tokitan egiten zen. Horren adibide asko daude.

Gaztetxotan, kalabazak edo arbiak lapurtu, barrua hustu eta aurpegi itxurarekin argiztatuta bide bazterretan jartzen zituzten aiton-amonen testigantzak egon badira. Udazkeneko fruituak jasotzeko eske-errondak edo plazan gaztainak erretzeko ohitura ere gogoratzen dute askok. "Jaiak, lurraren zikloei lotuta ospatu baitira urte luzez hemen", Taupa mugimenduak dokumentatuta daukanez.

 

Naturarekin bat

Gau Beltza ospakizun eredu jasangarriak bultzatzeko balia daiteke. Hortaz, galdutako ohitura bat berreskuratzeko "aukera ematen digu, lurraren zikloen eta garaiko produktuen ezagutza landuz".

 

Kalabazak margotzeko osagaiak

Kalabazak.

Aurpegia marrazteko arkatzak.

Mota ezberdinetako laban, goilara eta tresnak.

Hustutako mamia jasotzeko ontziak.

Kandelak eta sua.