Gau Beltza

Gau Beltzako egitaraua

Erredakzioa 2025ko urr. 21a, 08:21

Aurten, Gau Beltzak beste dimentsio bat hartuko du Usurbilen. Batzuen eta besteen esperientziak jaso, indarrak batu eta Gau Beltza herrira zabaltzeko erabakia hartu da. Lehen pausoa aurten eman da, baina urtez urte ospakizun hau errotzeko borondate irmoarekin. Hemen duzue iragarri duten egitaraua.

Urriak 31 ostirala, Gau Beltza: Hezur Lapur Badator!

19.00 Gau Beltza festaren hasiera Erronken guneetan.

19.30 Erronken hasiera (maila bakoitzeko gurasoen laguntza beharko da):

-HH: Artzabalen.

-LH1-2: Udarregiko Zezen plazan.

-LH3-4: Erreka Txikiko parkean.

-LH5-6: Aranerrekan.

20.30 Kalejira Artzabaldik Dema plazara, Ostolaza eta Larrañagarekin.

Ondoren beldurrak erre eta dantza saioa.

 

Bizkotxoak eta gaztain erreak

DBH4ko ikasleek bizkotxoak salduko dituzte Dema plazan. Gaztainak erretzen dituen Usurbilgo kuadrillak ere bat egin du ospakizunarekin, eta gaztainak banatuko dituzte.