Ate irekien saioa larunbatean Bihurri ludotekan

Noaua Aldizkaria 2025eko urriaren 24a

Gunea ezagutu eta informazioa jasotzeko aukera izango dute interesdunek urriaren 25ean.

Bihurri Ludotekak ate irekien eguna antolatu du urriaren 25ean, larunbatean, erabiltzaile berriak erakartzeko intentzioarekin. Ludoteka goizeko 10:00etatik 12:00etara egongo da zabalik informazio bila gerturatzen den edozeini harrera egiteko eta, aldi berean, ludoteka bera eta bertan dituzten jokoak ikusteko aukera egongo da. Bazkidetza bidez funtzionatzen dute, eta 0-8 urte bitarteko haurrei bideratuta dago. Lokala udaletxearena da eta goizeko 8:00etatik gaueko 21:00ak bitarte erabili daiteke urteko 365 egunetan. Horretarako, Bihurriko bazkide egin behar da, eta urteko 10 euroko kuota ordaindu behar da, eta sarrera 30 euro dira. Kuotak familiako ordaintzen dira, ez haur bakoitzeko.

Gaztelekua
Bihurri ludotekaren alboan dagoen Gaztelekuak abian du ikasturte berria. Ordutegi honetan zabaltzen dute: astelehen eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean.

Informazio gehiago, bideotatik jaso dezakezue: Gaztelekuan bertan (San Inazio, 3), gaztelekuausurbil@gmail.com helbidean edo 688 713 838 telefono zenbakian.