Ruper Ordorika omenduz ekin diote aurtengo Booktegi jaialdiari. Euskarazko literatura guztion esku jartzen diharduen egitasmoaren abiapuntua izan da, Ordorikak idatziz utzitako ondarea. Bere letrak ardatz hartuta, abestu, errezitatu edota hausnartzeko aukera izan dute, urriaren 17a baino lehen ekimen ireki honetan parte hartzeko gogoa adierazitakoek. Izena emandakoek Ruperren nahi zuten abestia hautatu behar zuten, antolakuntzak helarazitako zerrendatik.
Denen artean, kate modukoa osatu dute. Haria, Ruperren idatzizko sorkuntza izan da. Hortik aurrera, idatzizko hori nola jaso duen bakoitzak, hala partekatu nahi izan zuten ostiral iluntzean Sutegiko auditorioan eginiko ekitaldira joandakoekin.
Segidan duzue auditorioko oholtza gainera igotakoen zerrenda, baita haietako bakoitzak hautatu eta jendartearekin partekaturiko Ruperren idatzizko sorkuntza lana ere.
Sortzaile baten sorkuntza lana abiapuntu hartuta, Ordorika eta bere ondarea ze estimutan izan edota nola jaso duten argi utzi zuten, baita horrekin zer nolako lotura duten ondare horrekin ere.
"Rupertorioa" ekimeneko parte hartzaileak
-"Halako gau batez", Aritz Branton.
-"Egin kontu (5.700 kultura ezberdin)", Itxaro Borda.
-"Haizea Garizumakoa", Luken Arkarazo.
-"Isidrorena", Xabier Artola Zubillaga.
-"Auzo trenean", Joxemari Carrere.
-"Behera eta behera", Jon Iraola.
-"Nor da?", Iñigo Martinez Peña.
-"Mila gau (eta bat gehiago)", Joseba Urzelai.
-"Ezbaieko gogoan", Isabel Etxeberria, Anartz Bilbao.
-"Zure etxera noa", Yolanda Arrieta.
-"Mundua biltzen duen oihartzuna", Antonio Casado da Rocha.
-"Edertasunaz mintzo", Eneko Bidegain.
-"Nire furgoi beltza", Fito Rodriguez.
-"Egunak argi, gauak ilun", Oxan Altuna.
-"Ttikiegi", Bixen Carrasco.
-"Liluraren ondotik", Bakartxo Iguaran.
-"Bizitza eder enean", Susana Cencillo.
-"Beltzarana", Ugaitz Agirre.
-"Zorioneko moilan", Iban Ruiz de Gauna.
-"Erruduna", Andoni Tolosa "Morau".
-"Zaindu maite duzun hori", Axpi+Iñaki Enbil.















