Orbeldik 10 urte

Nola ez, dantza batean ospatu du Orbeldik bere 10. urtemuga

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 26a, 11:41

Dantza giro bizian ekin zion Orbeldik larunbateko bere hamargarren urtemuga festari.

Nola ospatuko zuen ba Orbeldik bere urtemuga, dantzan ez bazen. Dantza taldea izen horrekin elkarte gisa erregistratu zutenetik hamar urte igaro dira. Dantza taldeak hamarkada askoz gehiagotako ibilbidea jorratua duen arren, hamargarren urteurrena bete du izen horrekin aipatu bilguneak.

Eta ospatzea erabaki dute larunbat honetan, urriaren 25ean. Ikusten duzuen moduan, nola ez, dantza batean plazaratu dira. Txilibita fanfarrea bidelagun, Mikel Laboa plazatik abiatuta, Munalurra, Artzabal eta herri erdigunera hedatu dute haien ospakizun giroa.

Abiapuntu berezia izan zuen gainera, larunbat eguerdi parteko kalejirak; abiapuntu partekatua. Izan ere, hitzorduari ekiteko une berean hastekoa zuen baita Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak uda osteko lehen kantu-jira. Kantuan eta dantzan, ekin zioten, beraz, ospakizun egun bereziari. Gero nork bere bidetik jarraitu zuen, ordea; kantuan batzuk, dantzan besteak.