Maddi Olaetxeak irabazi du Aiako mendi duatloia

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 27a, 12:35

Aritz Mutiozabal / GUKA

Usurbildarrak Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren garaipena eskuratu du. 

Maddi Olaetxeak Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren garaipena lortu zuen larunbat arratsaldean Aian. Olaetxeak Asteasuko proba ere irabazi zuen, beraz, bost probetatik bi irabazi ditu.

Larunbatean, 6 kilometroko inguruko korrikaldia egin zituen, 275 metroko desnibelarekin; bizikletaz, berriz, 13 kilometro 642 metroko desnibelarekin. Olaetxearen bukaerako denbora 1:39:12koa izan zen, eta bigarrenari ia zazpi minutuko aldea atera zizkion. 

Bi lasterketa gelditzen dira Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua bukatzeko.