Errigoraren udazkeneko kanpainako produktuak eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 27a, 08:15

Azaroaren 13ra izango da Errigoraren udazken parteko kanpainako produktuak eskatzeko aukera.

Hemen da, Errigoraren aurtengo bigarren eta azken kanpaina, “Agerreko uzta euskarari puzka” izenekoa. Nafarroa erdialdean nahiz hegoaldean ekoitzitako produktuez osaturiko otarrak eskatzeko aukera duzue azaroaren 13ra arte.

Gogoan izan, saski bakoitzetik jasotako irabaziaren laurdena, zonaldeko euskalgintzara bideratuko dute. “Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere”. Horrez gain, eremu hartako euskararen ezagutza eta erabilera sendotzeko eta bere aldeko jarrera indartzeko baliabideak eskaintzen dituen “Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada”.

Errigoratik, Agerraldiarekin batera, AEK, Sortzen eta ikastolak ezinbestekotzat jo ditu beste behin, “euskararentzat Agerrean”. Izan ere, "euskarak zonaldean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan".

Horregatik, “Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidali diezaiogun denon artean puzka!”, egin dute gonbita.

Hiru otar izango dituzue aukeran, segidan dituzuenak. Eskaerak telematikoki errigora.eus bidez egin ditzakezue edota NOAUA! Kultur Elkartearen bidez. Elkarte hau arduratuko da azaroa amaieran eskatutako produktuak banatzeaz.

Hiru otar aukeran

-Beltza:
60 eurotan, olioa, piperrak, zainzuriak, orburuak, kardua, potxak, borraja, teilak, mahats zukua, ardo beltza, ilarrak, patxaran mantekatuak.


-Berdea (eko): 65 eurotan, piperrak, olioa, zainzuriak, orburuak, txitxirioak, pasta, tomatea, teilak, txokopipitak, sagar zukua, ozpina, ardo beltza erdi-ondua.


-Gorria: 75 eurotan, ardo beltza (18 hil barrikan), ardo txuria, olioa, piperrak, zainzuriak, turroia, mantekadak, polboroiak, ardi-gazta, txokolatezko molineritoak, patxarana.
Eskaerak egiteko epealdia: urriak 23-azaroak 13.
Informazio gehiago eta eskaerak: NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan (943 360 321) edo errigora.eus atarian.