2025-26

Hainbat ikastaro ate joka

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 28a, 10:08

Hainbat ikastaro antolatu dira hurrengo asteotarako. Xehetasunak lerrootan dituzue.

Eskulanen tailerra
Gantxilloa, bolilloa... lantzeko taldea osatua dute Usurbilen. Etumeta AEK euskaltegiak duen egoitzan (Kale Nagusia 43, behea) biltzen dira, astelehen goizero bi orduz, 9:30-11:30 artean. Urritik ekainera izango dira bertan.

Usurbilgo sagardoak dastatzeko saioa
Azaroaren 6rako antolatu du Alkartasuna Kooperatibak hurrengo ikastaroa; Usurbilgo sagardoak dastatzeko saioa, arratsaldeko 19:00etan Aginagako Eliza Zaharrean. Mikel Garaizabal enologoak gidatuko du saioa. Plaza kopuru mugatua izango duen saiorako 10 euro ordaindu beharko dira, 5 euro usurbildar eta Alkartasunako kideek. Izena bideotatik eman ahalko da:
943 361 114
alkartasuna.eus
alkartasuna@usurbil.com

Dantza garaikide ikastaroa
Asteazkenetan batuko dira kiroldegian, 19:00-20:30 artean. Helduei zuzendua egongo da. Izena emateko, deitu telefono hauetako batera: 657739523 (Marta), 627310660 (Marijo). Prezioa: 40 euro, hilean.

Santuenea elkartea
Ondoko tailerra antolatu du auzoko kultur elkarteak:

Azaroak 7, ostirala

17:30-19:30 Sendabelar koadernoa Leire Lazkanoren eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean: "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.
Oharra: plaza mugatuak.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com


KzGunea
9:00-13:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea urria amaitu arte. Hona hemen, hurrengo ikastaroen berri:
-Azaroak 3-4, 18:00-20:00 "Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak".
-Azaroak 5-7, 16:00-18:00 "Sortu bideoak zure gustuko irudiekin".
-Azaroak 10, 16:00-18:00 "Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikilocekin".
-Azaroak 11-14, 16:00-18:00 "Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean".
-Azaroak 17-20, 18:00-20:00 "LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu".
-Azaroak 21, 16:00-18:00 "Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu".
-Azaroak 24-28, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".

Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Kantu Taldea
Irailaren 15ean abiarazi zuen ikasturte berria Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira astelehenero Agerialdeko musika gelan. Ikasturteko hurrengo kantu-jira, azaroaren 30erako antolatu dute. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.


Emozioen kudeaketari buruzko saioa
"Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko” izeneko hitzaldia antolatu dute Udarregi ikastolako Hitz Aho Guraso Elkarteak, Gaztelekuak, Usurbilgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Treba Gurasoak egitasmoaren testuinguruan. Foru Aldundiak sustaturiko proiektuak “gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu”.

Saioa urriaren 28rako iragarria zegoen arren azaroaren 5ean izango da, 17:30etan Potxoenean. Izena doan eman ahalko da usurbilkultura.eus plataformaren bidez. Plaza-kopurua mugatua izango dela ohartarazi dute antolatzaileek. “Historikoki eta belaunaldi batzuetan emozioak ezkutatu izan dira. Guraso askok ez dute gai honen inguruko eredu osasungarririk jaso, eta berebiziko garrantzia du horri leku bat egiteak”. Horretara bideratuko dute hilaren 28ko saioa. “Landuko diren edukiak eta gaitasunak: Emozioak ulertzen. Zer dira emozioak? Eta sentimenduak?/ Zer informazio ematen digute? Zertarako balio dute? Ze onura dakartzate?/Emozioak kudeatzeko gakoak. Pausoz pauso./Baliabide praktikoak adimen emozionala garatzeko eta seme-alaben bidelagun osasungarriak izateko".


“Hilerokoa pubertaroan” tailerra
Usurbilgo Emakumeon Etxeak azaroaren 6rako antolatu du hurrengo hitzordua, 17:00-19:00 artean Kalezarko Pelaioenean; “hilerokoa pubertaroan” izeneko tailerra hain zuzen. Ainitze Sala Insaustik bideratuko duen saioan, “emakumearen gorputzak pubertaroan ematen dituen aldaketez hitz egingo dugu. Lehenengo hilekoa (menarkia) dugunetik, gure gorputzaren prozesu naturala ezagutzeko tresna ezberdinak landuko ditugu. Beti ere sendabelarrak oinarri hartuta gure ziklo hau ezagutu eta egoera ezberdinei nola aurre egin ikusiko dugu. Amaieran infusio bat dastatuz eta sendabelarrez eginiko bizkotxo bat janez hausnarketa momentu goxo eta lasaia izango dugu”. Saiorako izena aurrez eman ahalko da, bideotatik:
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus
Kalezarko Pelaioenean: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean. Astearte eta ostegunetan, 17:00-20:00 artean ere bai.