Aurtengo azken odol-ematea zehaztua eta 2026ko egutegia prest

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 28a, 09:44

Azaroaren 3an izango da 2025ari dagokionean, odola emateko azken aukera. Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak jada, 2026ko saio hauen egutegia zehaztu du.

50 urte beteak dituen Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin egin ohi duen odola emateko hitzordua hurrengo astelehenerako, azaroaren 3rako du finkatua. Gogoan izan, lehen aldiz odola ematen dutenek hitzordua aurrez eskatu beharko dute; jada emaile direnei hitzordua finkatuko zaie.

Hitzordu hori, azkena izango da aurtengoari dagokionean. Hurrengo odol-ematea jada 2026. urtean izango da. Urte berri horretarako saio hauen egutegia zehaztu eta plazaratu du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak. Hurrengo urtean, egunotan izango dira: urtarrilaren 26an, martxoaren 2an, maiatzaren 4an, uztailaren 6an, irailaren 7an eta azaroaren 2an.


Odola ematea
Eguna: azaroak 3, astelehena.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.