Nola hasi zineten artisautzan?
Mikel Zubelzu (M.Z.): Egurra aspalditik dudan afizio bat da. Erretiroa hartu aurretik ere ibiltzen nintzen, baina erretiroa hartu nuenetik gogoz hartu dudan lana da.
Zubelzu (A.Z.): Nire kasuan belarritakoak egitea ez da hain zentralizatua izan, ni eskulanez eskulan saltoka ibili naiz. Marrazketa klaseak jaso nituen txikitan, eskumuturrekoak egiten nituen, bitxiak egiteko klaseak jaso ditut, eta azkenean honetara iritsi naiz.
Aitak herentzian igorritako zerbait da?
M.Z: Nire ustez bai. Beti izan dugu afinitatea eskulanetan eta biok trebetasuna izan dugu eskulanetan.
A.Z: Iritzi berekoa naiz. Nik gogoan dut oraindik ikastolatik ateratzen nintzenean etxera iristean aita tailer lanetan ibiltzen zen, eta niri arreta deitzen zidan.
Zer egiten duzue?
M.Z: Bi dimentsioko egurrezko kutxak egiten ditut. Hiru dimentsioan lan egiten hasi naiz, eta egiteko asmoa dut.
A.Z: Gaur belarritakoak bakarrik ekarri ditut, baina zakutxo termikoak ere egiten ditut. Belarritakoen barruan, hiru lerrotan banatu ditugu: Azi Movimiento, kirolarekin lotzen duguna; Azi Esencial, egunerokotasunean erabiltzeko izan daitezkeenak; eta Azi Destello, egun berezietarako bideratuta daudenak. Beti ere, funtzionalitatea bilatuta eta erosotasuna.
Zein materialekin egiten dituzue?
M.Z: Nireak inguruko egurrekin eginda daude: haritza, gereziondoa, pagoa, gaztainondoa eta intxaurrondoa. Gehienbat hemengo egur motekin eta ingurukoekin egiten dut lan. Badakit egur exotikoak daudela, baina ingurukoekin egiten dut lan batez ere.
A.Z: Nik buztin polimerikoarekin egiten ditut. Plastilina eta buztinarekin konparatu daiteke. Bi fase ditu: labera sartu aurrekoa eta gerokoa. Labera sartu aurretik plastilinaren antzekoa da eta moldatu dezakezu; eta labera sartu ondoren, buztinarekin konparatu daiteke, buztina labera sartzean gogortu egiten da, baina hori hauskorra da eta hau, aldiz, malgua da.
Afizioa ofizio bihurtzeko esperantzarekin?
M.Z: Ni dagoeneko ez.
A.Z: Afizioa da erabat, baina niri ofizio izatea gustatuko litzaidake.
Eskulanena familiatik datorkidan afizioa da, eta egia esan, honetatik lan egitea zoragarria izango litzateke. Familiako kontuak dira eskulanena?
M.Z: Oso desberdinak dira hirurak. Amaia arkitektoa da eta badu trebetasun hori; bigarren alabak, eskulanetan oso gutxi, saiatzen da eta gustatzen zaio, baina ez da trebea; hirugarrenak gaitasunak baditu baita hiru dimentsioko irudietan ere. Modu batera edo bestera, familia nahiko artistikoa gara gu.
A.Z: Ez da guzti artistikoa, baina zati artistiko bat badugu.