Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore bueltan izango ditugu

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 29a, 09:51

"Zerua lapurtu dute" ikuskizunarekin itzuliko dira azaroaren 29an Oiardo kiroldegira. Sarrerak hurrengo astelehenean jarriko dira salgai.

Bueltan datoz Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore gure artera. Urtero udazken partean izaten dira ikuskizun berri batekin Oiardo kiroldegian; "Zerua lapurtu dute" izena du aurtengoak. Azaroaren 29an eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 17:00etan, aipatu moduan, kiroldegiko pistan bertan.

Usurbilgo Udalak eta NOAUA! K.E.-k antolaturiko hitzordurako sarrerak, azaroaren 3tik aurrera eskuratu ahalko dituzue 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.

"Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila... unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Etorri nahi?".