2025/11/29 17:00

Ikuskizuna

Euskararen Astea: Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore

Euskararen Astea: Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore
Oiardo kiroldegia, Usurbil

Ordua: 17:00.
Tokia: Oiardo kiroldegia.
Ikuskizuna: "Zerua lapurtu dute" Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren emanaldia.
Zehaztasunak: “Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude  izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Etorri nahi? Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean sortutako ipuinean oinarritutako emanaldia. Argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea du helburu, modu dinamiko eta erakargarri batean".

Sarrerak: 8 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.