2025/12/03 10:00 - 18:00

Jaia

Euskararen Astea: Euskararen Eguna

Euskararen Astea: Euskararen Eguna
Usurbil

18:00 Kantuz eta musikaz giroturiko ekitaldia frontoian.
Antolatzaileak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea eta Zumarte Musika Eskola.

Udarregi ikastola
Goizean zehar, festa ikastolan:
-HHko haurrek buruarinak eta dantza izango dute lagun hamaiketako berezia egin aurretik. Arratsaldean, tailerrak eta kantagintza Agerialden bertan 16:10 inguruan.
-LHko haurrak euskararen eta euskal kulturaren bueltan jolasean ibiliko dira herrian zehar; euria balitz, Oiardo kiroldegian. 11:50 aldera elkarrekin abestuko dute Mikel Laboa plazan.
-DBHkoek Usurbilgo esamolde eta hitz bereziak landuko dituzte eta bertsolariez gozatzeko aukera ere izango dute, besteak beste.