Bertsoderbia, erreboteko finala, eskubaloia, pilota eta futbola asteburuan

Noaua Aldizkaria 2025eko urriaren 31

Ostiraletik igandera, denetariko kirol hitzorduak izango ditugu.

Izerdi patsetan datorkgu asteburu hau ere, segidan duzuen kirol hitzorduen programazio zabalarekin. Tartean, bada hitzordu berezirik. Igandean, euriagatik aurreko astean atzeraturiko Enrike Abril errebote txapelketaren final handia jokatuko da Zubietan. Bezperan, larunbat honetan, Usurbil F.T.-ren 50. urtemuga tarteko, ospakizun zikloa abiatzeko Bertsoderbia, biharko Realaren eta Athleticen arteko Anoetako neurketaren aurretik.

Azkenik, Usurbil K.E.-k helarazitako asteburuko partidetan ikus dezakezuen moduan, benjaminen eta alebinen topaketa antolatu dute Oiardo kiroldegian, azaroaren 2an. "Topaketa hauek Foru Aldundiko Kiroletako Zerbitzutik zuzendu eta Eskubaloi Federazioak koordinatzen ditu. Modu ludikoan, LH 3, 4, 5 eta 6. mailako neska-mutilek mini-eskubaloiaren bidez hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte, markagailurik gabe". Horretarako, Usurbil K.E.-tik azaldu dutenez, "hiru zelai-eremutan banatuko da kiroldegiko erabilera anitzeko pista, eta bi ordutan zehar, 20 minutuko partidatxoak jokatuko dira". Amaieran, "neska-mutil guztiak izango dira garaile!".

Bestalde, hirugarren neurketa segidan etxetik kanpo, larunbat goizeko 10:00etan Urnietako udal kiroldegian Amenabar ZKE taldearen aurka jokatuko du Usurbil K.E.-ren kadete mutilen taldeak. "Txapeldun doa asteburu honetan bukatuko den Gipuzkoako txapelketako lehen fasean. Iaz gertu izan zuen talde honek berak Gipuzkoako txapeldun izatea, eta nahiz eta orain partida gutxiago jokatu etxean, ea aurtengoan Gipuzkoako txapeldun titulua lortzen duten! Animo mutilak!", adierazi dute eskubaloi taldeen bilgunetik.


Pilota partidak
Urriak 31 ostirala
17:45 Usurbilen:
Murua (Pagazpe) - Ibarzabal (Intza)


Eskubaloia
Oiardon

Azaroak 1, larunbata
09:45 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Egia
11:45 Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E.-Anaitasuna

Azaroak 2, igandea
09:15 Benjaminen eta alebinen topaketa.
11:45 Senior neskak: Urbil-Usurbil K.E.-Saieko Mon

Oiardotik kanpo
Azaroak 1, larunbata
10:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Amenabar ZKE
12:00 Jubenil neskak: Hernani KEM ONE E.T.-Usurbil K.E.

Azaroak 2, igandea

11:00 Kadete neskak: Urnieta Iñaki Mecanizados-Bilagun Usurbil K.E.
11:00 Kadete neskak: Urola E.K. Goierri Bus-Cortes Usurbil K.E.


Zubieta Pilota Elkartearen neurketak
Zubietan
Azaroak 2, igandea
10:30 62. Enrike Abril errebote txapelketako finala: Zubieta 2-Luzean

Zubietatik kanpo
Azaroak 2, igandea
10:00 Saint Palaisen: Ezker pareta U16; Zubieta (Eñauta-Eneko)-Amikuze
11:00 Asparrenen: Ezker pareta U16; Zubieta (Anetz-Aitor) Noizbait 
18:00 Iparraldean: Ezker pareta 3.Maila; Zubieta (Gorka-Xuban)-Goizeko Izarra


Futbola
Haranen
Azaroak 1, larunbata
12:00 24. Bertsoderbia Sutegin. Usurbil F.T.-ren Instagramen zuzenean ikusgai. Sarrerak agortuak. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga eta Jon Maia. Sarrerak agortuak.
15:30 Erregional mutilak-Elgoibar C.D. "B"

Azaroak 2, igandea
11:00 1. kadete neskek "A"-Goierri Gorri F.K. "D"
17:00 Gorengo mailak mutilak-Hondarribia F.E.

Haranetik kanpo
Azaroak 1, larunbata
09:30 Añorgan: Añorga K.K.E-F-8 infantil neskak "B"
09:30 Zarauzko Asti-Txikin: Zarautz K.E. "C"-1. infantil mutilak "B"
12:45 Zarauzko Asti-Txikin: Zarautz K.E. "B"-Ohorezko jubenil mutilak

Azaroak 2, igandea
09:30 Añorgan: Añorga K.K.E. "B"-F-8 infantil neskak "A"
09:30 Donostiako La Sallen: Lizeotarrak-1. infantil mutilak "C"
15:30 Donostiako Felix Garinen: Arrupe Chaminade-1- kadete neskak "B"
16:00 Hernaniko Zubipen: Hernani C.D. "C"-1. kadete mutilak
17:30 Zarauzko Asti-Txikin: Zarautz K.E. "B"-Gorengo Maila neskak
17:00 Gorengo mailako mutilak-Hondarribia F.E.