Ederra izan da eta jendea mugiarazi du herri eragileen lankidetzatik estreinakoz ostiral iluntze honetan ospaturiko Gau Beltzak. Erronka berezian parte hartu du belaunaldi gazteenak herri erdiguneko txoko ezberdinetan; Artzabalen, Aranerreka eta Errekatxikiko parkeetan nahiz Udarregi ikastolako patio borobilaren bueltan.
Gero, denak Artzabalen elkartu eta handik kalejiran abiatu dira Errekatxikitik barrena Dema plazarantz. Ostolaza eta Larrañaga trikitilari eta panderojole mozorrotuak izan ditu buru, Gau Beltza ikusgarri egin eta aldarrikaturiko kalejirak. Haiekin, bidea suarekin argitu dien taldea zihoan. Atzetik, jendetza, belaunaldien lotunea izan da hitzordua.
Erronkaren eremua eta amaierako ekitaldia lotu ditu kalejirak.