Erreala eta Athleticken mutilen futboleko derbia jokatzen den bakoitzean bertso derbia antolatzen dute, eta aurten, Usurbil futbol taldeak 50 urte bete dituenez, bertso derbia donostian egin beharrean Usurbilen egin dute. Hauek izan dira bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio Errealaren alde; Aitor Etxebarriazarraga, Jon Maia eta Jone Uria Albizuri Athleticken alden.