20 urteko ibilbidea osatu du Sutegi udal liburutegiak eta ospatzera doaz. Horretarako, emanaldi musikatua antolatu dute ostiralerako, azaroaren 7rako. Segidan dituzue xehetasunak, baita abendura arte antolatu duten eskaintzaren berri ere.
Sutegi udal liburutegiaren eskaintza
Azaroak 7, ostirala
19:00-20:00 Sutegi Liburutegiaren 20. urtemugako saio berezia: “Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen historian zehar” ikuskizuna, Susana Cencillo soinujolearen eta Garazi Kamio idazlearen eskutik.
Azaroak 12, asteazkena
18:00-18:45 Miriam Mendozaren ipuin kontaketa 2-3 urtekoentzat liburutegian. Haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute.
Azaroak 19, asteazkena
18:00-18:50 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa 4-5 urtekoentzat.
Azaroak 22, larunbata
11:30-13:00 Idazketa tailerra (gazteleraz), Ana Merinoren eskutik. Izen-ematea liburutegian.
Azaroak 24, astelehena
18:30-19:30 Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik, Nafartarrak taldekoekin lankidetzan.
Azaroak 26, asteazkena
18:00 Pello Añorgaren ipuin kontaketa 6 urtetik gorakoentzat.
Abenduak 9, asteartea
16:45-17:45 Irakurketa-solasaldia LH 4tik gorako (DBH1 barne) haur eta gaztetxoentzako Yolanda Arrietarekin. Euskadi Saria jaso berri duen Karmele Mitxelenaren "Aitona Floren" izango dute mintzagai. Liburuak eskuragarri dituzte liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.