Azaroaren 9an

"Karmele", NOAUA! K.E.-ren zine zikloko hurrengo film proiekzioa

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 4a

NOAUA! Kultur Elkarteak azkenaldiko euskarazko film berrienak Sutegira ekartzeko proposamena egin du. Hala, hiru proiekzioko zikloa antolatu du udazken honetarako. Lehenengo filma, urriaren 12an eskaini zuen kultur elkarte honek; "Jone, batzuetan". Hilabete honetan eskainiko dira beste biak; "Gaua" hilaren 30ean eta, aldez aurretik, "Karmele" igande honetan bertan, azaroaren 9an.

Euskarazko film berrienen zikloa
Azaroak 9, igandea
18:00 "Karmele" filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Kirmen Uriberen "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberrian oinarritua. Espainiako Kritika Saria (euskarazko narratiba) eta 111 Akademia Saria (urteko liburu onena). Karmele Urrestiren benetako istorioan oinarritua. Asier Altuna Iza zinemagileak (Bergara, 1969), film laburrak egiten nabarmendu ondoren, Aupa Etxebeste! (2005) film luzea zuzendu zuen Telmo Esnalekin batera. Bere ibilbidean, 8 film labur eta 6 film luze idatzi eta zuzendu ditu. Bertsolari (2011) eta Amama (2016)...".
Sinopsia: "1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin".


Azaroak 30, igandea
18:00 "Gaua" filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "
Paul Urkijo Alijoren hirugarren film luzeak ikusteko auekra izango dugu. Gaua Yune Nogueiras du protagonista, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza lagun dituela.
Sinopsia: "Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, senarrarengandik ihesi dabil Kattalin, gauaren erdian baserritik alde eginez. Basoaren belztasunean galduta, bere atzetik doan presentzia sumatzen du. Bidean, hiru emakumerekin egingo du topo, eta, ibai ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatuko dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da".

Sarrerak: aurrez 6 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan erosi ahalko dituzue kultur elkartearen egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.