650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Izan ere, abendura arte plazaratua duen programazioaren baitan, aipatzekoak dira hiru bisita gidatu, Europako Ondarearen Jardunaldien testuinguruan txertatu dituztela. Haietako bi urrian egin ziren, azkena, larunbaterako dute iragarria, azaroaren 8rako. Gerraren memoria ibilbidea osatzeko aukera izango da.
Hain zuzen, Ondarearen Europako Jardunaldien hamargarren edizioa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eragile gehiagorekin lankidetzan herrialde mailan, urria eta azaroa parterako. Aurtengoan, arkitektura izango du ziklo horrek. 123 ekintza programatu dituzte guztira 37 udalerrietan. Haietatik hiru, aipatu moduan, Usurbilen, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren eskutik. Lehenengoa, urriaren 19an egin zuten; Ugarte baserritik Egiluze baserriraino eginiko bertso-ibilaldia izan zen. Bigarrena, urriaren 25ean Salbatore Elizako ondarea ezagutzeko bisita gidatua antolatu zen organo erakustaldiarekin eta, azkenik, aipatu moduan, 1936ko "Gerraren Memoria Ibilbidea" izenekoa ere osatzeko aukera izango da azaroaren 8an.
650 Usurbil Bizi: bisita gidatuak
Azaroak 8, larunbata
11:00-12:15 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua.
Azaroak 9, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Azaroak 22, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia (erdaraz).
Azaroak 26, asteazkena
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 8, astelehena
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Abenduak 19, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus