Udalbatzaren osoko bilkura

Komunitatea arretagune, azaroaren 25ari begirako adierazpenak

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 5a

Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ere hizpide izan zuen udalbatzak urriaren 30eko osoko bilkuran.

Izan ere, egun horri begirako adierazpena onartu zuen aho batez. Bere bidez, hainbat konpromiso hartu zituen udalbatzak: hurbiltasun-sare lokalak indartzea; herrira iritsitako pertsonentzako harrera- eta integrazio-programak garatzea; hezkuntza-, osasun-, kultura- eta aisialdi-inguruneetan laguntza-sareak sustatzea; sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak garatzea; indarkeria matxista kasuen aurrean, herritarren mobilizazioa sustatzea; aliantzak garatzea sexuen arteko harreman osasungarri eta bidezko kodeak sortzeko; eta, azkenik, tokiko emakumeen mugimenduei  eta mugimendu feministari laguntzea eta haiekin koordinatzea.

Aurtengoan, komunitateari erreparatu nahi dio adierazpen horrek. Izan ere, "komunitateak emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzen lagun dezake"; bai komunitate feministak baita tokiko komunitateak ere. Horregatik, udalbatzak aho batez onarturiko adierazpenak dioenez, "Udalok erantzukizun zuzena dugu, komunitateak sustatzeko non auzotarrak, taldeak eta koadrilak indarkeria matxistaren aurrean erne egongo diren, eta indarkeria matxista pairatzen dutenak hartu, integratu eta babestuko duen bizitza komunitarioa bultzatzeko. Era berean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako komunitate erreparatzaileak sustatzeko erantzukizuna dugu".

Azaroaren 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta
Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, gogora ekarri nahi duguIndarkeria matxistak beldurrezko eta lotsazko ingurunea sortzen duela, indarkeriajasaten dutenak bakartzeko eta isilarazteko joera du, eta biktimagileen zigorgabetasun-sentsazioa areagotzen du. Izan ere, sarerik ez izateagatik eta komunitatean sustraitutaez egoteagatik, egoera horiek areagotu egiten dira isolatuago egon daitezkeenemakumeen artean, besteak beste, adineko emakumeak, landa-ingurunesakabanatuetan daudenak, desgaitasuna duten emakumeak, emakume atzerritarrak etabestelako baldintza bereizleak dituztenak.

KOMUNITATEAk beste pertsona batzuekin konektatzen gaitu, eta babes-loturakgaratzea eta narratiba komunak sortzea ahalbidetzen du. Horregatik, komunitateakemakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzen lagun dezake, etaberdintasunean oinarritutako harreman-inguruneak sortu, diskriminazioaren etaindarkeriaren adierazpenek tokirik izan gabe. Auzokide, lagun edo kuadrillen artekoharreman estuak goiz ohartaraz dezake indarkeria-egoera gertatzen ari dela.

Komunitate feministak, hurbiltasunetik eta sororitatetik, indarkeria jasaten ari direnemakumeak gorputzez babes ditzake, baita enpatia adierazi eta gertuko bide-laguntzaere eskaini. Halaber, jasandako indarkeria matxistari aurre egiten eta onera etortzenlagun dezake, eta egoera horietan bere erritmoak eta erabakiak errespetatu ditzake.

Tokiko komunitateak biktimen erreparazioa babes dezake. Horretarako, eragindakokaltea aitortu eta indarkeria matxista salatu dezake, eta publikoki biktimarekiko eta hareningurukoekiko elkartasuna eta gaitzespena adierazi.

Udalok erantzukizun zuzena dugu, komunitateak sustatzeko non auzotarrak, taldeak etakoadrilak indarkeria matxistaren aurrean erne egongo diren, eta indarkeria matxistapairatzen dutenak hartu, integratu eta babestuko duen bizitza komunitarioa bultzatzeko. Era berean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako komunitateerreparatzaileak sustatzeko erantzukizuna dugu.

Horregatik, Usurbilgo Udalak honako jarduera hauek garatzeko konpromisoa hartu du:
• Hurbiltasun-sare lokalak indartzea: topaguneak, komunitate-jarduerak eta tokikoelkarteen bizitasuna zaindu, pertsona guztiak eta, bereziki, emakume eta neskarikzaurgarrienak konektatzeko.
• Kanpotik iristen diren pertsonentzako harrera- eta integrazio-programak garatzea,tokiko komunitatearekin lotzea ahalbidetzeko, bereziki emakume eta neskengan arretajarriz.
• Hezkuntza-, osasun-, kultura- eta aisialdi-inguruneetan laguntza-sareak sustatzea,zerbitzu publikoak taldeekin, elkarteekin eta berdintasunaren eta indarkeria matxistarenaurkako borrokaren esparruan elkarri laguntzeko ekimenekin konektatzeko.
• Sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak garatzea, emakumeen aurkakoindarkeria matxista hutsaltzen edo legitimatzen duten diskurtsoak eta jarrerakdesaktibatzeko, bereziki konplizitate matxisten inguruetan.
• Indarkeria matxistako kasuen aurrean herritarren mobilizazioa sustatzea, indarkeriagaitzesteko eta biktimekiko elkartasuna adierazteko.
• Kanpaina eta kuadrillekin aliantzak garatzea sexuen arteko harreman osasungarri etabidezko kodeak sortzeko, dibertsitate osoan, kode matxistak eta misoginoak hausteko.
• Tokiko emakumeen mugimenduei eta mugimendu feministari laguntzea eta haiekinkoordinatzea, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak haien borrokan babesaemateko jarduerak garatzeko.