Astebeteren faltan, Gure Zirkurako bi emanaldietarako sarrerak baino ez

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 6a

Gure Zirkuak azaroaren 14tik 29ra Urbil merkatalguneko aparkalekuan eskaintzekoak dituen hamar emanaldietatik zortzietarako sarrerak agortuak ditu jada.

Astebete baino ez, Gure Zirkua Urbil merkatalguneko aparkalekura itzultzeko. Azaroaren 14tik 29ra hamar ikuskizun programatu ditu eta haietatik zortzi emanaldietarako sarrerak agortu dira jada. Soilik hilaren 21eko eta 28rako eskura daitezke sarrerak.

Urriaren 8an jarri zituzten salgai emanaldiotarako sarrerak 15 eurotan gurezirkua.eus atarian. Antolatzaileek zehaztu dutenez, "24 hilabete baino gutxiagoko haurrek ez dute sarrerarik behar". Ohar gehiago ere plazaratu dituzte, sarrerei dagokienean. "Ez da sarrera aldaketarik egiten. Ezeztatze asegurua kontratatuz gero sarreraren itzulketa eskatu dezakezu". Horrez gain, jakinarazi dutenez, "irisgarritasuna kontutan hartzen dugu. Zuetako norbaitek mugikortasuna murriztua badu, jarri gurekin harremanetan", galdegin dute. 

Duela bi urte garai honetan egin bezalaxe, zortzigarren bira amaierako hamar saio eskainiko dituzte Urbil merkatalguneko aparkalekuan. "Duela bi urteko leku berean, baina beste ikuskizun batekin!", argitu dute.

Hemen duzue, Gure Zirkuko emanaldien hitzorduen berri:

Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Azaroak 14, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 15, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 16, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 21, ostirala: 19:00.
-Azaroak 22, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 23, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 28, ostirala: 19:00.
-Azaroak 29, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.

Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian eskuragarri.