"Konpasetan" emanaldia gaur, Sutegiren 20. urtemuga ospatzeko

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 7a

Udal liburutegia Sutegin ireki zutenetik eta kultur-etxeak berak 20 urte bete dituen honetan, urtemugaren harira, emanaldi musikatua antolatu dute ostiral honetan, azaroaren 7an. Abendura arte eskaintza zabala iragarri dute udal liburutegikoek.

20 urteko ibilbidea osatu du Sutegi udal liburutegiak eta ospatzera doaz. Horretarako, emanaldi musikatua antolatu dute ostiral honetarako, azaroaren 7rako. Segidan dituzue xehetasunak, baita abendura arte antolatu duten eskaintza oparoaren berri ere. Urte amaierara arte astero izango da ekintzaren bat udal liburutegian:

Sutegik 20 urte
Azaroak 7, ostirala
19:00-20:00
Sutegi Liburutegiaren 20. urtemugako saio berezia: “Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen historian zehar” ikuskizuna, Susana Cencillo soinujolearen eta Garazi Kamio idazlearen eskutik.

Azaroak 12, asteazkena
18:00-18:45
Miriam Mendozaren ipuin kontaketa 2-3 urtekoentzat liburutegian. Haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute.

Azaroak 19, asteazkena
18:00-18:50
Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa 4-5 urtekoentzat.

Azaroak 22, larunbata
11:30-13:00
Idazketa tailerra (gazteleraz), Ana Merinoren eskutik. Izen-ematea liburutegian.

Azaroak 24, astelehena
18:30-19:30
Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik, Nafartarrak taldekoekin lankidetzan.

Azaroak 26, asteazkena
18:00
Pello Añorgaren ipuin kontaketa 6 urtetik gorakoentzat.

Abenduak 4, osteguna
18:00-18:45 Yolanda Arrietaren "Pox, Mox eta Trumoi, ederra kasketa!" liburu aurkezpena.
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak NOAUA!rentzako prestatu duen POX, MOX eta TRUMOI ipuinaren aurkezpena; 2-6 urte bitarteko haurrentzat eta euren familientzat".

Abenduak 9, asteartea
16:45-17:45
Irakurketa-solasaldia gaztetxoentzat.
Nori zuzendua: 9 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzako.
Bideratzailea: Yolanda Arrieta.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua Euskadi Saria irabazi berri duen Karmele Mitxelenaren "Aitona Floren" liburu ederra izango da".
Oharra: "liburuak jada eskuragarri ditugu Liburutegian bertan, saioaren aurretik lasai irakurri ahal izateko".

Abenduak 11, osteguna
18:30-19:45 Irakurketa-solasaldia.
Zehaztasunak: "Solasaldia Alaine Agirreren bitartekaritzaz. Mintzagai izango dugun liburua, Goiatz Labandibarren "Bekatua".
Oharra: Liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.

Abenduak 12, ostirala
18:30-19:45 Yolanda Arrietaren liburu aurkezpena .
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak, duela 30 urte idatzi zuen "Jostorratza eta haria" liburuaren berrargitalpena aurkeztuko du".
Oharra: liburuak eskuragarri izango ditugu Liburutegian.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.