Irati Aranguren (Usurbil, 2007) usurbildarrak Laboral Kutxa txirrundulari taldean lehiatuko du hurrengo bi denboraldietan. Ane Santesteban bere oinordeko gisa aurkeztu du Aranguren taldeak sare sozialetara igo duen bideoan.
Aragureni "ilusio" handia egiten dio Laboral Kutxako Maillota jartzea, baina batez ere, "lana eta sakrifizioaren" ondorio dela azaldu du. Santestebanek utzitako legatua betetzen saiatuko dela esan du usurbildarrak.