Herri zaintzaileagoa izateko bidean, herri merkataritzak egunerokoan ehuntzen duen harreman eta zaintza sarea ikusgarri egin eta sendotze bidean, gozoak dastatu ahalko dira hileanbitan ostiral honetatik, azaroaren 7tik aurrera, iazko azarotik aurtengo maiatzera egin zuten bezalaxe. "Garai batean antzeko ekimen bat egiten zen jubilatu elkarteei zuzenduta, eta hori berreskuratzeko asmoz abiatu zen, iazko udazkenean, pastelen ekimena".
Honenbestez, "herriko establezimenduetan pastelak banatzeko ekimena egingo da, aurten ere, ostiralean bertan hasita. Iazko udazkenetik aurtengo maiatzera egin zen lehenengo aldiz, Herri zaintzaileak gozoak eskaintzen dizkizu: topatu eta gozatu! lelopean, eta izandako harrera ona ikusita, aurten ere martxan jartzea erabaki da. OLH Oinarrizko Lanbide Hastapeneko ikasleek prestatutako gozoak herriko establezimenduetara eramaten ditu brigadak, hilean behin txandaka, bezeroek dasta ditzaten".
Ostiral honetan, azaroaren 7an, Ane eta NI ile-apaindegietan banatuko dituzte, bezeroen artean. Saltoki gehiagotan banatuko dituzte hurrengo hilabeteotan, baina baita eremu zabalagoan ere. Izan ere, "aurten, gainera, zaintza zerbitzuetara ere zabalduko dute ekimena: Eguneko Zentroa (Egurtzegin), Eguneko Arreta (Artzabalen) eta Egurtzegiko zaintzadun etxebizitzak".
Sustatzaileen esanetan, "herri zaintzailearen ekimen honek elkarlana du oinarrian: hilean behin, ostiral goiz batean, Usurbilgo OLHko sukaldaritzako ikasleek prestatutako pastelak udal brigadak eramaten ditu aldi bakoitzean egokitzen den establezimendura, bezeroek dasta ditzaten.
2025-2026 ikasturteko egutegia
-Azaroak 7. Ane eta NI ile-apaindegiak.
-Azaroak 21. Eguneko Zentroa.
-Abenduak 12. Lizardi liburu denda eta Arruti harategia.
-Urtarrilak 16. Laurok liburu denda eta Lurda mertzeria.
-Urtarrilak 30. Eguneko Arreta.
-Otsailak 13. Otar-Goxo eta Iratze natur denda.
-Otsailak 27. Egurtzegiko zaintzadun etxebizitzak.
-Martxoak 13. Alkartasuna kooperatiba eta Aizpurua okindegia.
-Martxoak 27. Eguneko Zentroa.
-Apirilak 24. Enar estetika eta Usurbil Optika.
-Maiatzak 8. Esnaola janari denda.
-Maiatzak 22. Eguneko Arreta.
-Ekainak 5. Egurtzegiko zaintzadun etxebizitzak.