Bestelako energia berriztagarri mota ezagutarazteko egiten ari diren irteeren baitan, bigarren txangoa antolatu du Sortalde Usurbilgo Energia Komunitateak, larunbatean, azaroaren 15ean. Goizeko 9:00etan finkatu dute autobusez abiatzeko hitzordua Bordatxo pareko biribilgunetik. 14:00etarako aurreikusia dute itzulera. Irteerarako izena aurrez eman daiteke doan sortalde.eus atarian eseki duten galdetegia beteta edo info@sortalde.eus helbidera idatzita.
“Mutrikuko olatu planta, olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da”. Antolatzaileek berri eman dutenez, "Mutrikura dugu bidaia oraingoan, bertan, energia berriztagarri hau zertan datzan azalduko digute". Hara joateko gonbita egin dute. "Etor zaitez Olatuen energia ezagutzera Sortalderekin surfeatuz!".