Badatoz, badatoz Gure Zirkukoak Usurbilera. Agurainen izan dira azkenaldian. Azpiegitura desmuntatu eta Urbil merkatalguneko aparkalekura datoz egunotan, duela bi urte egin zuten moduan, denboraldia agurtzera. Izan ere, ostiral honetatik, azaroaren 14tik 29ra zortzigarren bira amaierako hamar emanaldi eskaintzekoak zituzten, urrian iragarri zuten moduan. Saio guztietarako sarrerak agortu dituzte, ordea.
Baina gehiago jarri dituzte eskuragarri. Izan ere, "luzapena" iragarri dute. Hau da, beste sei emanaldi gehiago eskainiko dituztela iragarri berri du Gure Zirkuak. Azaroaren 30etik abenduaren 7ra izango dira emanaldi horiek. Txartelak ohi bezala, gurezirkua.eus atarian eskura ditzakezue 15 euroren truke.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, "24 hilabete baino gutxiagoko haurrek ez dute sarrerarik behar". Ohar gehiago ere plazaratu dituzte, sarrerei dagokienean. "Ez da sarrera aldaketarik egiten. Ezeztatze asegurua kontratatuz gero sarreraren itzulketa eskatu dezakezu". Horrez gain, jakinarazi dutenez, "irisgarritasuna kontutan hartzen dugu. Zuetako norbaitek mugikortasuna murriztua badu, jarri gurekin harremanetan", galdegin dute.
Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Azaroak 14, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 15, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 16, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 21, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 22, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 23, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 28, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 29, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
Luzapena:
-Azaroak 30, igandea: 12:00.
-Azaroak 30, igandea: 17:00.
-Abenduak 5, ostirala: 19:00.
-Abenduak 6, larunbata: 12:00.
-Abenduak 6, larunbata: 18:00.
-Abenduak 7, igandea: 12:00.
Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian eskuragarri.