Azken egunotan data bati adi egoteko deia egina zuen AEK-k. Data horren esanahaia azaldu dute astelehen goiz honetan, azaroaren 10ean. Izan ere, badator 24. Korrika. Euskal Herria euskararen alde lasterka bizian jartzen duen ekimenari lotutako egun zehatz bat iragarria zuten antolatzaileek; ostegun hau, azaroaren 13a hain zuzen.
Esanahia azken orduotan argitu du AEK-k. Hiru egun barru, hilaren 13an aurkeztuko dute ofizialki 2026an gure artera helduko den 24. Korrika. "Ez galdu xehetasunik... zerbait handia dator!", aurreratu dute antolatzaileek. Aurreikusi dutenez, gainera, zuzenean ikusi ahalko da aurkezpen ekitaldia, bai sare sozialen bidez nahiz webgune bidez. Hemen helbideak:
Webgunea: korrika.eus
Instagram: @aek_korrika
Gaurkoz argi dena da, agurtzear dugun 2025a Euskaraldiaren urtea izan ondotik, Korrikaren txanda izango dela 2026an. Datorrena, 24. edizioa izango da. Duela 44 urte abiarazi zuten ekimena. 2.700 kilometroko ibilbideak osatu izan ditu euskararen aldeko lasterketa nazionalak, Euskal Herriko 205 bat herri.
Datorrena noiz hasi eta amaituko den, eta, noski, udalerri hau ze egun eta ordutan zeharkatuko duen hurrengo hilabeteotan jakingo dugu. Ea antolatzaileek zer argitzen diguten azaroaren 13an.
🚨 Adi! 🚨⁰Ostegun honetan aurkeztuko dugu 24. KORRIKA 🔥⁰Eta zuzenean ikusi ahal izango duzu:⁰👉 Instagramen⁰👉 korrika.eus-en
— AEK-KORRIKA (@AEK_eus) November 10, 2025
Ez galdu xehetasunik… zerbait handia dator! 💪💛#24KORRIKA pic.twitter.com/iXQ4aQdBOY
— AEK-KORRIKA (@AEK_eus) November 3, 2025