Franco hil zenetik 50 urte beteko dira datorren azaroaren 20an. Bi hitzorduok antolatu ditu Usurbil 1936 elkarteak urtemuga horren harira:
Azaroak 16, igandea
18:00 "Olvido Flores" ikuskizuna Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Estefania de Paz Asin antzezleak Lodosan 1936ko uztailean jazotako sarraskia irudikatzen du maisutasun handiz eta era oso berezian. Lan honengatik sariak ere jaso izan ditu".
Hizkuntza: gaztelania.
Izen-ematea: aldez aurretik usurbilkultura.eus plataforman.
Sarrera: izena emandakoek 5 euroko sarrera ordaindu beharko dute emanaldi egunean bertan Sutegin.
Azaroak 20, osteguna
18:30 Hitzaldia Sutegin: "50 urte Francorik gabe, 50 urte demokrazian?".
Zehaztasunak:"Franco duela 50 urte desagertu zen. Baina frankismoa berarekin bukatu al zen? "Demokrazia" deiturikoaren ezarpena ez zen automatikoa izan. Borroka asko, zaurituak, hildakoak, sekulako errepresioa izan zen. Hain zuzen, benetako demokrazia ekarri al zuten batzuek "eredugarritzat" jotzen duten "trantsizio" hark?".
Hizlaria: Josu Txueka.
Antolatzailea: Usurbil 1936 elkartea.