Erlearen eta haren bueltako kultura bizirik mantentzen segitzeko bueltan datorkigu 24. Erle Eguna azaroaren 30ean. Hasteko, girotzeko, liburu aurkezpena antolatu du Erle Lagunak taldeak bezperan Salbatore elizan.
Biharamunean, aipatu moduan, urteko jaiegun gozoena. Antolatzaileek parte hartzera deitu dute, horretarako izango da eta biderik. Gaztetxoenek marraztuz eskuhartu ahalko dute hurrengo Erle Egunean. Ikastetxeetan bideratu ohi dute saritua izaten den ekimena. Euskal Herriko ezti onenak ere sarituko dituzte baita etxean sukaldatutako postre ederrenak ere. Jakiok zuetako edonork presta ditzake eta Erle Lagunak taldetik horretara gonbidatu gaituzte guztiok. Eztia osagai duen postreak sukaldatzera. Gero, azoka egunean aurkeztu eta epaimahaiak onena sarituko du.
Azaroko azken asteburuan ospatuko da 24. Erle Eguna. Erle Lagunak taldeak dagoeneko osatua du egitaraua:
24. Erle Eguna
Azaroak 29, larunbata
17:30 "Argizaiola" liburu aurkezpena Salbatore parrokian.
Azaroak 30, igandea
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa.
11:00-14:00 Azoka: produktuen salmenta, erakusketak Sutegin, Marrazki Lehiaketako lanak, bideoak. Horrez gain: ezti dastaketa frontoian, eztiarekin eta txokolatearekin egindako goxoak, argizaiola, Balerdipekoen eskutik, kandelak egiteko aukera.
13:30 Euskal Herriko 24. Ezti, gozogintzako eta marrazki lehiaketen sari banaketa.
Antolatzailea: Erle Lagunak.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
