"Euskal erreferentziak eta kontakizun espainiarra" zikloa antolatu Nafartarrak taldeak

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 11

Azaroaren 17tik 24ra lau hitzordu antolatu dituzte, gai horren testuinguruan.

"Euskal erreferentziak eta kontakizun espainiarra" hamabostaldi kulturala antolatu du Nafartarrak taldeak hurrengo astelehenetik, azaroaren 17tik aurrera. Hemen duzue, egitarau osoa:

Azaroak 17, astelehena
19:00
Hitzaldia Potxoenean: "Euskalduntze berantiarra eta beste ipuin batzuk".
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru.
Zehaztasunak: "Hitzaldian euskalduntze berantiarraren gaia jorratuko da, baina ez gai bakarra izango. J.M. Elexpururen azken bi liburuak aurkeztuko dira: "Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan" (2024) eta "Euskararen mende magikoak (V-IX K.o.)" (2025). Gure hizkuntzaren antzinatea ezagutzeko funtsezko obrak".
Sarrera: doan.

Azaroak 18, asteartea
19:00
Hitzaldia Potxoenean: "Ipuscua 1000 urte, Belmonte de Usurbil 650 urte".
Hizlariak: Patxi Olabarria eta Iñaki Idigoras.
Zehaztasunak: "Urteurrenetan kontatzen ez zaigun hori azaleratuko digu "Gipuzkoako armarria, gure historiaren ispilu" liburuaren egilea den Patxi Olabarria Irizar antzuolarrak eta Iñaki Idigorasen gogoetak izango dira".

Azaroak 21, ostirala
19:00
Asisko Urmenetaren "Sorgina banaiz" dokumentala eta solasaldia Sutegin.
Zehaztasunak: "Gure mendietan dantzan ari diren suak zeinek piztu zituen? Eta nolakoa da sorginaren irudia herrietako ospakizunetan? Sinetsi ote dugu inkisidoreen kontakizuna? Ala bihotzak diotsu arbasoak zuzen zirela azken arnasa arte ziotelarik ez zekitela zer ziren akelarreak?".

Azaroak 24, astelehena
18:30
Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik Sutegi udal liburutegian.
Aurkezlea: Breogán Estévez Goñi.
Hizkuntza: elebitan.
Zehaztasunak: Xoxe Estévezen “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria (1893-1923)” liburuaren aurkezpena egilearen eskutik, Nafartarrak taldekoekin lankidetzan.

Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa.