Azaroak 14-abenduak 7

Gure Zirkua lurreratu da Urbilen, hiru asteko bira amaierari ekitear

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 12a

Azaroaren 14tik abenduaren 7ra hamasei emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak Urbil merkatalguneko aparkalekuan. Hasieran aurreikusitako hamar emanaldietarako sarrerak agortu ostean, beste sei saio programatzea erabaki zuten. Txartelak eskuragarri dituzue gurezirkua.eus atarian.

Agurainen izan ostean, bazetozela iragarri zuten eta heldu dira. Urbil merkatalguneko aparkalekuan altxa dute jada Gure Zirkua, albiste honi atxikitako asteazken honetako argazkian ikus dezakezuen moduan. Bi egun baino ez zaizkie geratzen, zortzigarren bira amaierari ekiteko. Ostiral honetan, azaroaren 14an ekingo diote aurtengo ziklo bukaerari. Gogoan izan, hilaren 29ra arte hamar emanaldi eskaintzekoak zituztela. Sarrerak agortuak dituzte jada, baina adi, beste astebete gehiagoz luzatzea erabaki dute bira amaiera hori, azaroaren 30etik abenduaren 7ra hain zuzen. Tarte horretan, beste sei ikuskizun eskainiko dituzte. Horietarako bai, sarrerak erosteko moduan zarete gurezirkua.eus atarian eskura ditzakezue 15 euroren truke.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, "24 hilabete baino gutxiagoko haurrek ez dute sarrerarik behar". Ohar gehiago ere plazaratu dituzte, sarrerei dagokienean. "Ez da sarrera aldaketarik egiten. Ezeztatze asegurua kontratatuz gero sarreraren itzulketa eskatu dezakezu". Horrez gain, jakinarazi dutenez, "irisgarritasuna kontutan hartzen dugu. Zuetako norbaitek mugikortasuna murriztua badu, jarri gurekin harremanetan", galdegin dute. 

2023an ere eremu berean agurtu zuten urte hartako denboraldia. Bi urte geroago bueltan datoz gure artera, baina iragarri dutenez, ikuskizun berriarekin.

Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Azaroak 14, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 15, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 16, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 21, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 22, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 23, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 28, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 29, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.

Luzapena:
-Azaroak 30, igandea: 12:00.
-Azaroak 30, igandea: 17:00.
-Abenduak 5, ostirala: 19:00.
-Abenduak 6, larunbata: 12:00.
-Abenduak 6, larunbata: 18:00.
-Abenduak 7, igandea: 12:00.

Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian eskuragarri.