Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekimen antolatzen hasiak dira herri eragileak. Hemen, lehenengo hitzorduen berri:
Euskararen Astea
Azaroak 29, larunbata
17:00 "Zerua lapurtu dute" Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren emanaldia Oiardo kiroldegian.
Zehaztasunak: “Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Etorri nahi? Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean sortutako ipuinean oinarritutako emanaldia. Argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea du helburu, modu dinamiko eta erakargarri batean".
Sarrerak: 8 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.
22:00 Euskararen Gala Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "gurean urteroko hitzordu bihurtu den festa. Aurkezleek gidatuta: bakarrizketak, musikariak, magoa, dantza eta askoz gehiago! Adi, azaroan zehar emango baitute artisten berri! Dena umorez zipriztindua!".
Sarrera: 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Aginaga Eliza Zaharra Elkargunea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Azaroak 30, igandea
18:00 Euskarazko film berrienak NOAUA! K.E.-ren eskutik: "Gaua".
Zehaztasunak: "Paul Urkijo Alijoren hirugarren film luzeak ikusteko auekra izango dugu. Gaua Yune Nogueiras du protagonista, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza lagun dituela.
Sinopsia: "Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, senarrarengandik ihesi dabil Kattalin, gauaren erdian baserritik alde eginez. Basoaren belztasunean galduta, bere atzetik doan presentzia sumatzen du. Bidean, hiru emakumerekin egingo du topo, eta, ibai ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatuko dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da".
Sarrerak: aurrez 6 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan erosi ahalko dituzue kultur elkartearen egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.
Abenduak 3, asteazkena
Euskararen Nazioarteko Eguna.