Pilota Usurbilen
Azaroak 13, osteguna
20:15 Infantilen banakako partiduak:
Pagazpe (Harreguy)-Urnieta (Fernandez)
Pagazpe (Murua)-Gazteleku (Zipitria)
Azaroak 14, ostirala
18:00 -Kadeteak banaka, Gipuzkoako txapelketa 2. Mailan: Pagazpe (Alejo M.)-Hernani (Mendiable)
-Jubenilak banaka Gipuzkoako txapelketa 1. Mailan: Pagazpe (Aburuza)-Tolosa (Perurena)
-Nagusiak banaka Gipuzkoako txapelketa 1. Mailan: Pagazpe (Santxo)-Alegia (Irazustabarrena)
Azaroak 15, larunbata
16:00 Benjamin kategoriako gaztetxoek Buruntzaldeako herrikoekin batera eskupilotako topaketa izango dute.
Eskubaloia
Segidan duzue, Usurbil K.E.-k astebururako iragarritako neurketen berri. Horien artean, 1. nazional mailan lehiatzen ari den senior mutilen taldeak ere partida izango du, Beti Onak taldekoen kontra. Neurketa erabakigarria izango dela ohartarazi du eskubaloi taldeen bilguneak. Izan ere, garai gozoa bizitzen ari da taldea, azken bi neurketak irabazi ostean. Sailkapenean 12. postuan dira, baina zazpigarren sailkatutik hiru puntura baino ez dira Usurbil K.E-tik aditzera eman dutenez. Beti ONak taldearen aurka asteburuan jokatuko dute partida. Talde hori bederatzigarren postuan da 8 punturekin, usurbildarrak hamabigarrenean sei punturekin.
Eskubaloi taldeen bilgunetik jakinarazi dutenez, senior mutilen lehen nazional mailan lehiatzen ari den taldeko jokalarietako bat, orain arte gol gehien sartu dituen sailkapenaren buruan da; Iker Nazabal Aisa usurbildarra da bera.
Lehen nazional mailako taldeak larunbatean, azaroaren 8an Oiardo kiroldegian jokatu zuen asteburuko neurketan parte hartu zuen. 30-28 irabazi zion Zumaiako Pulpo taldeari. Partidako lehen zatian, 12 gol egin zituzten usurbildarrek, 10 zumaiarrek. Usurbil K.E.-tik nabarmendu dutenez, tarte horretan, etxekoen defentsa lanak berebiziko garrantzia izan zuen. Bigarrenean, lehenengoan bezalaxe, oso paretsu joan zen partida. Lehenengo zatian, Axular Rekondo nagusitu bazen golegile gisa, partidaren azken txanpan Iker Nazabalen txanda izan zen. Usurbil K.E.-tik nabarmendu dutenez, ezinbesteko puntuak eskuratu ditu taldeak txapelketa barruan posizionamendu hobea izateko.
Oiardo kiroldegian
Azaroak 15, larunbata
17:00 Senior neskak: Urbil Usurbil K.E.-Zurizuri Group Legazpi
Azaroak 16, igandea
11:45 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Arrasate E.B.
Oiardo kiroldegitik kanpo
Azaroak 15, larunbata
12:45 Jubenil mutilak: Saieko Auto Osinaga Eurorepar-Usurbil K.E.
16:15 Kadete neskak: Leizaran Horia-Bilagun Usurbil K.E.
Azaroak 16, igandea
12:15 Kadete neskak: Autlan Aloña Mendi K.E.-Cortes Usurbil K.E.
Oharra: jubenil nesken partida zehazteke.
Futbola
Haranen
Azaroak 15, larunbata
09:00 1. kadete neskak "B"-Martutene K.E. "B"
10:45 1. infantil mutilak "C"-Zestoa K.B.
12:15 1. infantil mutilak "B"-Antigua Luberri K.E.
15:00 1. kadete mutilak-Billabona K.E. "C"
17:00 1. jubenil mutilak-Dunboa Eguzki C.D.
19:00 Ohorezko jubenil mutilak-Astigarragako Mundarro
Azaroak 16, igandea
11:00 F-8 infantil neskak "A"-Mariño Real Union
16:15 Gorengo maila neskak-Intxaurdi K.E. "B"
18:30 Gorengo maila mutilak-Mariño C.D.
Haranetik kanpo
Azaroak 16, igandea
09:00 Donostiako Berion: Antigua Luberri K.E. "B"-1. infantil mutilak "A"
10:00 Hernaniko Zubipen: Hernani C.D. "B"-1. kadete neskak "A"
16:00 Orioko Mendibeltzen: Orioko F.T. "B"-Erregional mutilak