Usurbil K.E.-k iganderako antolaturiko eskubaloi topaketarako ohar sorta kaleratu du

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 14a

Usurbil K.E.-k iganderako, azaroaren 16rako antolaturiko eskubaloi topaketari begirako zenbait ohar kaleratu ditu.

Astebururako Oiardo kiroldegian iragarritako neurketen artean, bada ezohiko hitzordu bat. Usurbil Kirol Elkarteak eskubaloi topaketa antolatu du kiroldegiko pistan igande goizean, azaroaren 16an. Goizeko 9:00ak pasatxoan hasiko duten hitzordura begira ohar sorta plazaratu du eskubaloi taldeen bilguneak.

Batetik, topaketa horretara gerturatzeko sarbidea, albiste honi atxikitako argazkian zehazten den lekutik izango da; hau da, futbol zelai aldetik. Goizeko 9:00etan irekiko dute atea.

Jokalariei begirako ohar gehiago; batetik, "-1 solairuko aldagelak erabili ahal izango dituzte", Usurbil K.E.-tik aditzera eman dutenez. 0 solairuan taberna, iturria eta komunak izango dira.

Horrekin batera, "jokalari eta entrenatzaileek bakarrik pasa ahalko dute" kirol pistara. Alegia, "guraso eta ikusleei bertan ez egotea eskatzen zaie, pilaketak ekiditeko".

Pista hirutan zatituko dute. Aldi berean, hiru neurketa jokatuko dira, goizeko 9:10etan hasita. Bost txandatan hiruna partida izango dira eta seigarrenean bakarra. "Zain dauden taldeek irudian ikusten den pista urdina erabil dezakete berotu edo jolasteko", Usurbil K.E.-tik esan dutenez.

"Partidak bukatzean, taldeei erabilitako pistatik azkar irteteko eskatzen zaie, hurrengo partida garaiz has dadin".


Oiardo kiroldegian
Azaroak 15, larunbata
17:00 Senior neskak: Urbil Usurbil K.E.-Zurizuri Group Legazpi

Azaroak 16, igandea
09:10 Eskubaloi topaketa.
11:45
Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Arrasate E.B.

Oiardo kiroldegitik kanpo
Azaroak 15, larunbata
12:45 Jubenil mutilak: Saieko Auto Osinaga Eurorepar-Usurbil K.E.
16:15 Kadete neskak: Leizaran Horia-Bilagun Usurbil K.E.

Azaroak 16, igandea
12:15 Kadete neskak: Autlan Aloña Mendi K.E.-Cortes Usurbil K.E.
Oharra: jubenil nesken partida zehazteke.