Piztu dute Gure Zirkua. Ostiral iluntze honetan eskaini dute lehen emanaldia Urbil merkatalguneko aparkalekuan. Gogoan izan, duela bi urte egin zuten moduan, zortzigarren bira amaiera bertan borobilduko dute. Guztira, hamasei saio eskainiko dituzte. Lehenbiziko hamarrak urrian iragarri zituzten, hilaren 14tik 29ra bitartekoak. Tarte horretako hitzorduetarako sarrerak agortu zirela ikusita, beste sei emanaldi iragarri dituzte berriki, azaroaren 30etik abenduaren 7ra. Haietatik saio baterako txartelak amaitu dira baina gainerakoetarako eskuragarri dituzue 15 euroren truke.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, "24 hilabete baino gutxiagoko haurrek ez dute sarrerarik behar". Ohar gehiago ere plazaratu dituzte, sarrerei dagokienean. "Ez da sarrera aldaketarik egiten. Ezeztatze asegurua kontratatuz gero sarreraren itzulketa eskatu dezakezu". Horrez gain, jakinarazi dutenez, "irisgarritasuna kontutan hartzen dugu. Zuetako norbaitek mugikortasuna murriztua badu, jarri gurekin harremanetan", galdegin dute.
Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Azaroak 15, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 16, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 21, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 22, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 23, igandea: 12:00/17:00. Bi saioetarako sarrerak agortuak.
-Azaroak 28, ostirala: 19:00. Sarrerak agortuak.
-Azaroak 29, larunbata: 18:00. Sarrerak agortuak.
Luzapena:
-Azaroak 30, igandea: 12:00.
-Azaroak 30, igandea: 17:00.
-Abenduak 5, ostirala: 19:00.
-Abenduak 6, larunbata: 12:00.
-Abenduak 6, larunbata: 18:00.
-Abenduak 7, igandea: 12:00.
Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian eskuragarri.