Bestelako energia berriztagarriak ezagutarazteko bira betean da Sortalde Usurbilgo Energia Komunitatea. Urte hasieran, Hernaniko Fagollagako zentral hidroelektrikoa ezagutzeko txangoa antolatu zuten. Larunbat honetan, azaroaren 15ean Mutrikura egin dute irteera, bertan kokaturiko olatu plantara hain zuzen.
“Mutrikuko olatu planta, olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da”, antolatzaileek berri emana dutenez. "Mutrikura dugu bidaia oraingoan, bertan, energia berriztagarri hau zertan datzan" azalduko zutela iragarri zuten txangoa egin aurretik. Halaxe egin dute, bertan egondakoek helaraziotako argazkiotan ikus dezakezuenez.

