Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol sailak antolaturiko kirolari eskainitako urteroko jaialdian, Distira saria jaso zuen Esther Arrojeriak eta bere Bera Berako taldekide izandako Alba Menéndezek, eskubaloia utzi duten urte honetan. Taldeak izandako garaipenei ere aitortza egin zieten baita Nahia Zudaire igerilari olinpikoari ere.
Gipuzkoa Kirolak sariak Alex Txikonek eta Nadia Erostarbek jaso dituzte. Gipuzkoarren bozkek erabakitako Gipuzkoarren Kirola saria Tximist fundazioari eman diote. Baina aurtengo sari hori jasotzeko hautagaien artean izan dira, ordea, hainbat herrikide; Arrojeria, Zudaire eta Irati Aranguren Carbayeda txirrindularia baita Iñaki Almandoz Askatuak saskibaloi taldearen sortzaile eta lehendakaria ere.