Amaitu da aurtengo Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua eta herri hau du garaile. Izan ere, hamabosgarren edizioko banakako modalitateko garaileek sorleku edo bizileku udalerri hau dute; Maddi Olaetxea Usabiagak eta Josu Urrestarazu Garciak hain zuzen.
Izan ere, bi modalitateetan jokatu da txapelketa hau; banaka nahiz erreleboka. Zazpi proba jokatu dira irailaren 27az geroztik igaro den larunbatera arte, azaroaren 15era arte Euskal Herriko txoko hauetan; Asteasun (irailaren 27an), Durangon (urriaren 4an), Idiazabalen (urriaren 11n), Kanpezun (urriaren 18an), Aian (urriaren 25ean), Ibarran (azaroaren 1ean) eta Adunan (azaroaren 15ean).
Biek zirkuitu hau hasi bezala amaitu dute, txapeldun. Parte hartu duten proba guztietan lehen bi postuetan amaitu dute. Zazpitik sei hitzorduetan lehiatu dira Olaetxea eta Urrestarazu.
Asteasun biek txapeldun amaitu zuten, Durangon Josuk bigarren, Idiazabalen Maddik hirugarren postuan eta Josuk lehenengoan. Kanpezukoan Urrestarazuk garaile eta Olaetxeak emakumezkoetan bigarren bukatu zuen, Aiakoan biek txapeldun, Ibarrakoan Maddik garaile eta igaro den larunbateko Adunako proban, biek lehen postuan amaitu dute.
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua: Adunako proba
Emakumezkoetan:
1-Maddi Olaetxea.
2-Nekane Pradera.
3-Aiara Garaialde.
Gizonezkoetan:
1-Iker Eskibel.
2-Aitor Regillaga.
3-Josu Urrestarazu.
Bikoteka:
1-Koldo Herrera / Aitor Aizkorbe.
2-Andoni Azkarate / Liher Unzueta.
3-Unai Altuna / Haritz Artano.
Informazio gehiago, mendiduatloia.eus atarian jaso ahalko duzue.