Usurbilgo saltokietan erostearen truke, poltsa isotermiko berrerabilgarriak eskuratu ahalko dituzue astelehen honetatik, azaroaren 17tik aurrera. Horretarako, 30 eurotik gorako erosketa egin beharko duzue, zereginotarako baliabidea opari gisa jasotzeko.
"Mantendu zure produktuak beti fresko eta gozatu bertako kalitateaz", egin du gonbita Hurbilago elkarteak. Aipatu bilgunetik ohartarazi dutenez, "eskaintza honek lehen 50 erosleentzat balio du".
Gogoan izan, bestalde, Hurbilagok berak Usurbilgo Kulturgunearekin eta Udalarekin batera lankidetzan abiarazi dutela laugarren urtez, 650 Usurbil Bizi otarren egitasmoa, azaroaren 29rako Udazkeneko Azoka antolatu du herriko merkatarien eta ostalarien elkarteak.
Deialdi horiei buruzko xehetasunak segidan dituzue:
650 Usurbil Bizi Otarra
Egutegia
Azaroak 17-23
Ekoizleek eginiko eskaintzak eskatutako baldintzak betetzen diren aztertuko du 650 Usurbil Bizi Otarraren egitasmoaren sustatzaileek osatutako lantaldeak. Egiaztapena eginda, egindako eskaintzaren onarpena bidaliko zaie ekoizleei. Jakinarazpen horretan eskainitako produktuak non eta noiz entregatu behar diren ere zehaztuko da.
Azaroak 29, larunbata: Hurbilagoren Udazkeneko Azoka
11:30-14:30 Azokako salmenta postuak: liburu eta diskoen azken nobedadeak, ipuinak, egutegiak, koadernoak, jostailuak, diseinu bereziko kamisetak, sudaderak, poltsak, motxilak, zeramika produktuak, bitxiak, akuarela laminak eta ilustrazioak, gazta, ogia eta bestelako kutixiak. Pultsera tailerra Ziortza Gazte Elkartearen eskutik.
13:30 650 Usurbil Bizi otarraren aurkezpena. Otarra ikusgai azokan zehar.
Azokan zehar, gaztainak eta sagardoa doan (azokan erosketa eginda).
Azokako postuetan, herrikoak: Arenza, Azi, Dale kandela, Iñurri, Jox, Lizardi liburudenda, makaë, Mikel Zubelzu, Sleepy Mimosa, Xükâ Eskuz Egina, Ziortza Gazte Elkartea.
Kanpotik etorritako postuak: Agur.Handmade, Aldaxka eskuz egina, Amaetabiok, Bihurri, Ciabellaidoo, Crea, Esther Gonzalez, Haritxoa, Hemendik Hara, Lajtau Crafts, Mumi Handmade, Nahi Bitxiak, Ni Naiz, n.mone, Norte Jewellery, Osabi Naturala, Tai Day Studio, Urluma.
Abenduak 1-26
650 Usurbil Bizi Otarren zozketan parte hartzeko txartelak eskuratzeko aukera, herriko saltokietan eginiko erosketen truke, sari moduan.
Abenduak 26 ostirala
Herriko denda, taberna, jatetxe eta ile-apaindegi bakoitzeko bezeroen artean 650 Usurbi Bizi Otarren egitasmoko sarituak zein diren erabakiko da zozketa bidez.
Abenduak 27, larunbata
13:30 650 Usurbil Bizi Otarren banaketa ekitaldia Usurbilgo frontoian.
Informazio gehiago, gertuago@gertuago.eus helbidean edo 652 085 811 telefono zenbakian.
